EZAGUTU GURE PUBLIZITATE SAILA ETA GURE TARIFAK KONTSULTATU
TELEBISTA
EITB Taldeko publizitate-espazioak merkaturatzeaz arduratzen gara. Ohiko formatuez (spotak, babesak, etab.) gain, gure saioetan ekintza bereziak -tartean, product placement aktibo edo pasiboa- aireratzeko aukera ere eskaintzen dugu.
Zure produktu edo kanpainari oihartzuna ematen lagunduko dizugu, eta horretarako, zure beharrizanekin bat datorren proposamen berezia prestatuko dugu.
Gure tarifak kontsultatu, eta zalantzaren bat izatekotan, badakizu non aurki gaitzakezun.
IRRATIA
Radio Euskadi, Euskadi Irratia, Gaztea, Radio Vitoria eta Radio Galega emisoretako publizitate-espazioak merkaturatzen ditugu. Honako hauek dira gehien lantzen diren formatuetako batzuk: kuina paketea, babesak, zuzeneko aipamenak eta bezeroaren neurrira egindako lehiaketak.
Formatu eta aukera guztiak ezagutzeko, kontsultatu euskarri bakoitzaren tarifak.
ZINEMA
Zinema-aretoak estreinaldi onenez gozatzeko txokorik egokienak dira. Hala, zinema-pantailak markak eta produktuak iragartzeko erakusleiho bikain izan daitezke.
Expressivetik CINESA, YELMO, KINEPOLIS, Mk2 eta CINESUR taldeetako zinema-pantailen publizitatea kudeatzen dugu.
NEGOZIO DIGITALA
Publizitate kanpaina digital bereziak martxan jartzeko gai gara, programatika, Google Ads, SEO nahiz SEM estrategiak eta sare sozialak uztartuta.
Bannerretan oinarritutako display kanpainak, bideo kanpainak (pre-roll, mid-roll eta post-roll) edota publierreportajeak aireratzeko aukera eskaintzen dugu. Gailuaren, kokalekuaren, atalaren edo hizkuntzaren araberako segmentazioak eta eguneroko jarraipen eta optimizazioa.
Horrez gain, esparru desberdinetako influencerrekin hainbat euskarritan publizitate-kanpainak egiteko aukera ere emango dizugu. Gure katalogoa kontsultatu.
eitb.eus-eko tarifak jaitsi.